XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eginkizun prebentibo hori aurrera eraman behar duena pediatra da, batez ere.

Baina ez da pediatra bakarrik izango gai honetaz arduratuko dena, gurasoen parte hartzea guztiz funtsezkoa bait da.

Inmunizazioaren helburua zera da: gorputzak bere defentsa edo antigorputzen bidez erantzuna artifizialki ematea, baina eritasunaren sintomak jasan gabe.

Era sinpleagoz esanda, eritasuna sorterazi, artifiziala eta beraren kalterik gabe.

Bi inmunizazio-mota bereizten dira: a) NATURALA. Pertsona batek eritasun bat jasan ondoren, sendatzerakoan lortzen duena.

b) HARTUA. Kasu honetan pertsonak inmunitatea kanpotik hartzen du, modu aktiboan (txertoen bidez) edo modu pasiboan (inmunoglobulinen bidez).

Txertoei dagokienez ia eritasun guztietan txertaketa ondorengo babesa iraunkorra izaten da, inokulaturiko substantziaren (txertoaren) arabera, eta inokulazio horiek aldika-aldika errepikatuz joan baldin badira (hauexek dira oroitzapeneko dosi deituak).

Txertoak, inmunoglobulinak baino babes iraunkorragoa ematen du, baina beti ere eritasuna jasateak ematen duena baino eskasagoa eta motzagoa.

Txerto-mota asko daude: - Germen biziz eratuak, birusak nahiz bakterioak (kukutxeztularena, adibidez).

- Germen bizi baina indargetuz eginak: poliomielitisa, elgorria, errubeola.

- Alunbrez edo formolez aldatutako toxinak osatuak: tetanoa, adib.

Txertoek erreakzio lokalak sor ditzakete (baztanga edo tuberkulosiaren kontrako txertoekin gertatzen den bezala) edo baita erreakzio orokorrak edo sistemikoak ere: sukarra, etab.

Ez da inoiz pertsona gaixo edo ahulik txertatu behar.

Are gutxiago leuzemia dutenak edota kortikoideekin tratatuak direnak.

Haurdun dauden emakumezkoak salbuespen bezala bakarrik txertatzen dira, eta inola ere ez germen bizi indargetuekin.

Txertoak ahoz eman daitezke (polioarena, sukar tifikoen kontrako txerto berriak), eskarifikazioz / harraskaketaz (baztangarena, adib.) eta gehientsuenak injekzioz, muskulubarnetik (difteria, tetanoa......) edo larruazalpetik (BCG txertoa).

Txertoak modu egokian jartzen badira eritasunak erabat desagertzera irits daitezke.

Hau gertatu da mundu osoan baztangarekin: 1977az geroztik ez da baztanga-kasurik inon gertatu.